XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) haiengandik zihoazen despeditzera, eta handiago zen haien samina hildakoak bakar-bakarrik uzteagatik, lurrak eta etxeak uzteagatik baino.

Tristuraz blai, Isaac-ek eta bere aitak hilobien artean bilatu zuten:

Raquel, emazte zintzo eta ama ezinago maitea.

Ondasun guztien jabe izan zinen, baina zure bizitza laburra izan zen.

Ez da betirako hiltzen ondo maitea izan dena.

Hantxe zegoen amaren hilobia.

Ez zuen behin ere ezagutu, baina bazuen haren berri, ezagutu izan balu bezala.

Aitak izan zion maitasunaz edan zuen harenganako amodioa.

Hilobi alboetan haziak ziren loretxoak begiztatu zituen.

Lurraren alabak ziren, hezurrak bezala.

Lore bakoitzak bazuen zerbait hartua amaren gorputzetik eta aireak bazuen zerbait haren izpiritutik, izpirituek gorantz egiten baitute, baina haien zati bat gizonen artean geratzen da kontsolamendua ekartzeko.

- Adio, ama; joan egin behar dugu.

Ez gara, apika, gehiago Itzuliko.

Ez gara mendi honetaz, zugandik jaiotako loretxo hauetaz ahaztuko -esan zuen bere baitarako.

Ondoren aitari begiratu zion.

Hainbeste maite izan zuen haren hilerria ari zen ikutzen.

Ezpainak mugitzen zituen:

Isaac-ek aditu zituen haren hitzak; maitasarrezkoak eta gorasarrezkoak ziren:

Emakume prefeta nork aurki lezake? Perlak baino gehiago balio du haren bihotzak. Harengan du konfidantza senarraren bihotzak...